Poker Tracker
Zuen poker partiden kontuak, Excelik gabe
Apuntatu saio bakoitza nola amaitzen den, eta jarraitu nor ari den irabazten, bakoitzak zenbat inbertitu duen eta zenbatetan ateratzen den irabaziekin.
Saio bat minutu batean
Partida amaitzean, bakoitzak zer jarri zuen eta zerekin geratu zen apuntatzen duzu. Besterik ez.
Kontuak bakarrik egiten dira
Irabaziak, ROIa, segidak, saiorik onena eta txarrena… jokalari bakoitzarentzat berehala kalkulatuta.
Talde osoarentzat
Bakoitzak bere zenbakiak eta lagunenak ikusten ditu, eta edonork apunta ditzake saioak.